Eskolan emakumezko eta gizonezkoen berdintasunaren aldeko konpromisoa eta bultzada agertu nahi dut blog honen bitartez, izan ere, gaur egun gure gizartean sarritan topa dezakegun arazoetariko bat da eta eskolarekin lotura zuzena du.
Argi dago, irakastea ez dela soilik irakasgaiak ikasleei azaltzea. Irakaslearen edo hezkuntzaren betekizuna, askoz haratago doa. Ikasleek beraien garapenean eragin zuzena izango duten zenbait kontzeptu barneratuko dituzte eskolan, beraz, irakasleak eta ondorioz eskolak ere, gizartearen aurrean zenbait betekitzun dituela esan dezakegu. Eskoletan, zenbait balore eta gizarte arau transmititu egiten dira: tolerantzia, elkarlanean aritzeko gaitasuna, batasuna, solidaritatea edo onestasuna besteak beste, beraz, irakasleak ikasleen eredu bihurtu beharko dira. Laburbilduz, eskolak, ikasleen gizarteratze prozesuan berebiziko garrantzia du eta ze nolako ikasleak hezi nahi ditugun pentsatu beharko dugu.
Hasieran esan bezala, blog honen bitartez, eskolan, sexu edo ingurune desberdinetako ikasleen arteko berdintasuna sustatzen saiatuko naiz, ume guztien eskubideak bermatzeko eta pertsona kritikoen garapen integrala defendatzeko eta ez prestakuntza profesional hutsa, izan ere, zoritxarrez, hezkuntza komunitatea errealitatearen isla baino ez da, eguneroko genero desberdintasunak errepikatzen ditu.
Oso gai interesgarria iruditzen zait. Betidanik eskoletan egondako arazo bat da eta gaur egun ere indarrean jarraitzen du. Eskegitako informazio interesgarriaren zain egongo naiz Ane.
ResponderEliminar