miércoles, 28 de noviembre de 2012

ABESTI BATEN BITARTEZ SENTSIBILIZATU


Usurbilen udal elkarteak eta usko jaurlaritzak, emakumeen indarkeriaren kontrako kanpaina bat jarri dute martxan aurkeztu dudan bideo honen bitartez. 
Bideo hau aukeratu dut musikak gure arreta deitzen duelako eta horrek benetan herritarrak eta horien artean ikasleak kontzientzia ditzakeela uste dut. Musika geure memorian grabatuta geratzen da eta baita berak transmititzen duen mezua ere.

EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Gaur, emakumeen indarkeriaren aurakako eguna izan da eta herritarrak kontzientziatzeko hainbat ekintza egin dira euskal herrian zehar. 
Hala ere, nik, gaur EHUn (euskal herriko unibertsitatea), magisteritzako fakultatean konkretuki bizitako egoera aurkeztu nahi dizuet sarrera honen bitartez.
Ikasle talde batik lunch antzeko bat prestatu du bertara hurbildu diren ikasle eta irakasle guztientzat. Inguruan esaldi esagunguratsuekin eta emakumeen askatasunarekin zerikusia duten lemekin osatutako kartelak ikusi ditugu.





Horrez gain, pasadan asteburuan, Berangoko diskoteka batean gertatutakoari aipamena ere egin dute. Hona hemen link-a gertatutako ezaguntzen ez duzuenontzat: http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20121127/vizcaya/retiran-fotos-comprometedoras-menor-20121127.html

Ikasle taldea neskatilaren alde agertu da bakoitzaren eremu pribatu eta intimitatea errespetatu behar direla aldarrikatuz, izan ere, asteburu honetan gertatutako pasarte honek, gazteen artean dagoen genero desberdintasuna jartzen du agerian.


martes, 27 de noviembre de 2012

ZER ISLADATZEN DUTE JOLASEK?


GENEROA ETA JOLASA

Jolasa errealitatearen irudikapena da, inguruko mundua zelakoa den eta helduek zelan jokatzen duten ikasteko mekanismoa. Umeek, jolasaren bidez, jokabideak imitatu eta ingurunean moldatzen ikasten dute.
Horrexegatik balio du jolasak baloreak transmititzeko, eta balore horiek, eragin handia izango dute eratzen ari den pertsonan: zelako baloreak, halako emakumea, halako gizona. Jakin badakigu esperientziek, jasandako tratuak, eta bizitzako lehenengo sei urteetan ikasitakoak eragin zuzena daukatela geroko izaeran.
Era berean, jakin badakigu lehenengo hiru urteetan zehar identifikatuko garela geure generoaz. Partaideak garen taldearekin identifikatzen ahaleginduko gara, betiere, geure banakotasunetik abiaturik. Imitatze prozesu hau ez da aseptikoa, ez baitugu beti den-denean berdinak izaten ariko.
Genero-rolak aldatu egin dira, eta, gainera, beti egon da rol horien muturreko ezaugarriak zalantzan jarri dituena. Nolanahi ere, erreferentziazko familia edo gizarte-talde kultural batean integratzeak ailegatzen zaizkigun mezuak, adierazpenak, jokabideak, erreakzioak, keinuak eta abarrak onartzea dakar; hori dela eta, partaidea izateko, umetatik hasiko gara imitatzen.
Hezkidetzan sarritan erabiltzen dugu honako termino hau: ezkutuko curriculuma. Honela bereizi egiten ditugu irakaspen esplizituak eta inplizituak; izan ere, esplizituki adierazten ez ditugun arren, egon badaude transmititzen ditugun irakaspen batzuk, eta umeek, behaketaren bidez, ikasi egiten dituzte: umeek geure keinuak barneratzen dituzte, geure jarrera, geure pentsaera, geure jokaera...
Mutilari neskari baino ozenago eta gogorrago egiten diogunean errieta, zer ari gara transmititzen? Eskoletan ez badira emakumezko erreferenteak ematen, zer ari gara transmititzen? Jendartean ia ez badugu emakumezko kirolaririk aipatzen, zer ari gara transmititzen? Gizonezko kirolariei, jolasaren beraren kalterako bada ere, euren jokaldietan agresiboagoak izateko eskatzen badiegu, eta baliozkotzat jotzen badugu portaera hori, zer ari gara transmititzen?

BERDINTASUNA LANBIDEETAN




Bideo honen bitartez, eskolan, ogibideetan genero berdintasuna sustatu nahi da, txiki-txikitatik bakoitzak gustoko duen tokian lan egin dezakeela erakusteko gizona edo emakumea den garrantzirik izan gabe.

ZEIN JARREREK BULTZATZEN DUTE SEXISMOA ESKOLAN?


Berdintasuna sustatzeko asmoarekin, lehenik eta behin, desberdintasun arazo hau eskolan zein jarrerek sortzen duten aztertu nahi dugu eta horretarako hurrengo sarrera aurkezten dizuet.

ESKOLAN SEXISMOA TRANSMITITZEKO ERAK
Emakumeak hezkuntza mundura hurbildu eta sartzeko bidea zailtasunez eta oztopoz beteriko ibilbidea izan da. Gainera, eskolaren beraren bilakaeran, bertan landu eta garatu diren ezagutzak ikuspuntu androzentriko batean oinarritutakoak izan dira. Neska eta mutilentzako eduki desberdinak zeuden eskola bereizitik eskola mistora pasa da, non neskak eta mutilek espazio berbera konpartitzen duten eta eduki berberak irakasten zaizkien, eredu maskulinoan oinarritutakoak, hain zuzen ere.
Beste era batera esanda, gizonek eta gizonentzat eraikitako hezkuntza eremuan emakumeak sartzean sortu da eskola mistoa, ez da ordea, gizon eta emakumeen eredu kulturalen uztarketan oinarritutako hezkuntza.
Emakumeen historia ez da eduki curricularretan sartzen, ez dira emakumeak ikusgai egiten eta ez dira beraien jakintzak ikasi eta transmititzeko legitimotzat hartzen.
Era berean, gure ikasleak tradizionalki emakume eta gizonei eman zaizkien paperetan heziak direla erakusten duten jarrera eta portaerak ikusten ditugu gela eta eskolako espazio desberdinetan. Paper hauek maskulinoaren balorazio sozial positiboagoa erakusten dute femeninoarena baino.
Geletan, hezkidetza eta sexuen arteko berdintasuna apenas lantzen da sistematikoki, bereziki konprometitutako irakasleen kasu puntualetan izan ezik. Administrazioak ere ez du behartzen legeetan ezarritakoa praktikan jartzera, honek prestakuntzan inbertsio gehiago, denbora eta espazio berriak sortzea eta material berrien hornidura ekarriko lukeelako.
Eskolan estereotipo sexistak ezabatzeko lehen pausua ondokoa da: sexismoa eskolan instituzionalizatzen ari diren prozesu eta mekanismoak (konziente eta inkonzienteak, ageriko zein subliminalak) detektatzea, alde batetik eta ondoren, gai hauei helduko dien eredu didaktiko eta antolakuntzakoa egitea.
Egia da, nesken diskriminazioak eskolan ez duela eraginik hauen maila akademikoan; hala ere, diferentziazko tratu diskriminatzaile horrek eragin handia du izaera femeninoaren sorreran eta eraikuntzan, ikasle bikainenak diren neskek ere, hazten doazen neurrian, eremu publikoan bigarren mailako papera barneratzen baitute.
Ikus ditzagun ondoren, eskolan eredu sexista transmititzen laguntzen duten hainbat arlo:
·    Sexismoa curriculo esplizituan: irakasten dena eta ez dena irakasten.
Programazio curricularrean eta testu liburuetan sexismoa sistematikoki proiektatzen da, bai emakumezko pertsonaia eta bizimodu ereduen omisioaren bidez, baita emakumeen gutxieste eta infraerrepresentazioaren bidez ere. Testu liburu gehienetan emakumeen presentzia eza ia erabatekoa da. Era berean, emakumezko pertsonaiak azaltzen direnean, hauen portaera eredu maskulinora atxikitzen da. Hau da, nabarmentzen diren emakumeak gizonaren arketipora egokitzen direnak dira, edo berdina dena, beraien lanak bizitza publikoko alderdi garrantzitsuren batean laguntzen dutenak.
Emakumeen bizimoduak, tradizionalki eremu pribatuan garatu direnak, testuetatik kanpo uzten dira erabat. Historiarentzat garrantzitsuak direnak herrien arteko gudak dira, boterera iristeko borrokak eta gizarteen produkzio erak; baina ez eguneroko bizitzako erreprodukzio erak, hau da, gizarteek biziraupenerako egiten dutena: elikadura, zaintza, harreman afektiboak, etab. Beraz, ez dira soilik emakumeak baztertzen, emakumeen bizitzeko era, eta ondorioz, emakumeen kultura ere kanpoan uzten da.
Testu liburu, ipuin eta beste material didaktikoetan azaltzen diren estereotipo maskulino eta femeninoek mutilak indartsu, azkar eta independente gisa definitzen dituzte; neskak, bestalde, menpeko, maitekor, esaneko eta kolaboratzaile gisa agertzen dira. Egiten diren ekintzak, jolasak, janzteko erak, jokaerak, ezartzen dituzten harremanak... denak dira desberdinak neska edo mutil izan.
Material curricularretan ikuspuntu bakarra azaltzen da eta ahaztu edo marjinatu egiten dituzte historian zehar emakumeek egin dituzten ekarpenetan lagunduko luketen beste alternatibak. Honen ondorioa da ikasleek gizonezkoen lan, gaitasun, eta abarri buruzko informazio zehatz eta gehiegizkoa dutela eta ez dutela batere informaziorik jasotzen emakumezkoen bizimodu, lan, ekarpen eta abarren inguruan. Horrela, jasotzen duten errealitatea guztiz faltsututakoa da; honek beraien pertsonalitatean eragin handiak ditu, batez ere autoestimuan.

sábado, 10 de noviembre de 2012

BERDINTASUNAREN BIDEAN


Luis Boninok Hombres y violencia de género liburuan dioen modulan, “Las raíces de la violencia de género residen en la propia codificación de la sociedad, basada en la transmisión intergeneracional de los valores de dominación masculina sobre la mujer. Debe cuestionarse el entramado de actitudes, creencias, prejuicios y mitos que legitiman la desigualdad, la subordinación o la inexistencia simbólica de las mujeres que están en la base de la legitimación de la violencia contra ellas. Es indudable que no se podrán producir a menos que haya cambios en las mentalidades y en los supuestos patriarcales que sustentan el mantenimiento de esa violencia” 

Luis Boninoren esaldi honetan hezkuntza zuzenean aipatzen ez bada ere, berdintasunerako bidean, balioen, jarreren, usteen... aldaketa behar-beharrezkoa dela ikus dezakegu eta horretarako, aurretiko sarreretan azpimarratu dudan bezalaxe, hezkuntza ezinbesteko fakotre bihurtuko da gizartearekiko duen betekizuna erakutsiz.

Umeen sozializazio esparrua da eskola besteak beste eta bertan, hainbat balore edo jokatzeko era ikusten eta ikasten dituzte beraz, iralasleak, ikasleen eredu bihurtu beharko litzateke, hezkidetzan oinarrituriko balioak eta jarrerak erakutsiz.

jueves, 27 de septiembre de 2012

«Irakasleek, oro har, ez dute prestakuntzarik genero gaietan, eta hori larria da»

Sarrera honetan, berria egunkarian, 2011ko urriaren 6an argitaratutako elkarrizketa bat aurkeztu nahi dizuet.
Bertan, Maria Moreno irakasleak eta hezkidetzan adituak, eskoletan hezkidetza lantzearen garrantzia azpimarratuko du genero gaietan dauden falta nabarmenak zalatuz.

Hona hemen link-a:

http://paperekoa.berria.info/harian/2011-10-06/012/002/irakasleek_oro_har_ez_dute_prestakuntzarik_genero_gaietan_eta_hori_larria_da.htm